Egitekoa
Norberaren helburua arrisku egoeran edota babesik gabe dauden nerabeei laguntzea da. Nerabezaroa famili eremuan igarotzen denez, laguntza eremu horretara zabaldu behar da.
Nerabeari eta bere familiari jarduera-plan bat proposatzen die, batera eta koordinatuta burutzeko, famili lana nerabearengan aldaketak bultzatzeko bide gisa hartuta. Egoerak osorik hartuta aztertzen ditu, eta arreta berezia jartzen du hainbat alderditan (pertsonalak, familiartekoak, harremanei, ikasketei edo lanari lotutakoak, eta ludikoak). Metodologia banaka eta taldetan garatzen du eta gatazkak nerabezaroaren ikuspegitik interpretatzen ditu, eta betiere sareko lana bultzatuz, gure erabiltzaile guztiei zuzendutako arreta eta haien satisfazio-maila hobetzearren.
Elkarren arteko enpatiazko harremanean oinarrituta nerabeak eta bere familiak zaitasunei aurre egiteko dituzten gaitasunetan konfiantza izanik hasten da arreta. Metodologiaren funtsezko tresna da talde-lana.
Bere jarduera-eremua Gipuzkoa osoan zehar zabaltzen da.
Programa doakoa da eta nerabe bakoitzeko urte bat eta erdi irauten du batez beste.

